2010-05-28
Umeak eta sukaldaritza euskaraz
<< Ikasteko adinean daude txikienak. Sukaldea ere eskola ederra da gurean. Horretaz badakite gura ama eta amamek. Gure arbasoek bezala gure ondorengoek. Argazki kamera, irudimena eta sukaldari onen laguntzaz osatu dugu lan hau, liburu hau. Etxeko gazteenek jolas dezaten, jan dezaten, egin dezaten. Euskarazko errezeta liburua da Errazetak. Belaunaldiz belaunaldi jaso ditugunak, molde berriz eskaintzen ditugu orain, kolorez jantziak, irudimenez ornituak, baina platererako prest. >>
(Eneko Atxak liburuaren argitalpen egunean esandakoa)
(Eneko Atxak liburuaren argitalpen egunean esandakoa)
Umeekin jolasean egiteko errezetak!
Eneko Atxa gazteenekin aritu da oraingoan. Jolasean, olgetan. Umeekin euskaraz eta sukaldean.
Andoni Lupiañezekin batera Errazetak izeneko umeentzako liburua egin du.
Umeekin jolasean aritzeko errezetak, ipuinak, trukoak eta ezusteko gehiago.
Liburu batean bilduak, erabiltzeko, zikintzeko, berriz txukundu eta hurrengoan pentsatzeko.
<< Sukaldea garrantzitsua da gure bizitzan, gure ohituretan. Bizitzeko ez ezik, elikatzeko, egoteko eta jakiteko baliatu ditugu sutondoko kontuak. Orain ere antzera gabiltza, sukaldeko kontuekin umeei gauza berriak egiten erakutsi gura diegu, barre egiten, jolas egiten, gure produktuak ezagutzen, gure ohiturak zabaltzen…>>
(Eneko Atxa)

2010-05-27
Kamila zebra
Hona hemen slideshare izeneko programan eskegi dudan power pointa. Power pointa, haur eta gazte literatura ikasgaian landutako liburu baten unitate didaktikoa da.
Kamila ppt
View more presentations from ehernando.
Etiketak:
haur eta gazte literatura,
kamila zebra,
liburua,
power point
Tutoriala
Hona hemen Nagore eta biok egindako tutoriala. Posta elektroniko bat argazki batekin zelan bidali behar den jakin nahi baduzu, tutorial hau begiratu eta erraz erraz egiten dela konturatu zara.
euskaltube.com bideoak | Izenburua: TUTORIALA | Erabiltzailea: marina
euskaltube.com bideoak | Izenburua: TUTORIALA | Erabiltzailea: marina
Elikadura taula
Elikadura egoki bat izateko zer nolako elikagaiak jan behar ditugun azalduko digu internetetik ateratako ondorengo taulak. espero dut baliagarria izatea.
elikadura taula
elikadura taula
2010-05-26
Power pointa: "elikadura osasuntsua"
Slide share izeneko programatik ateratako power point hau aukeratu dut nire blogaren gaiarekin guztiz erlazionatuta dagoelako eta oso interesgarria dela uste dudalako. Animatzen zaituztet power point hau ikustera, elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetu behar gara eta!
ELIKADURA ETA OSASUNA
View more presentations from bioeuskadi.
Sukaldea jolastoki?
Calameo izeneko web horri batetik ateratako argitalpen bat igo dut, nire blogarekin guztiz erlazionatuta dagoen artikulu batekin topo egin dudalako. Artikulu hau, Ordiziako jakintza ikastolak hilero argitaratzen duen aldizkari batetik aterata dago eta Eneko Atxak aurten argitaratutako errezeta liburuari buruzkoa da. Eneko Atxa hain zuzen ere, nire blogean eskaini ditudan errezeta ludiko guztien egilea da. Beraz, espero dut zuen interesekoa izatea.
http://es.calameo.com/read/0000018568467f392f657
http://es.calameo.com/read/0000018568467f392f657
2010-05-24
2010-05-05
- Argitxoren perretxikoak -
OSAGAIAK: (2 lagunentzat)
Eusko label patata egosi bi, artoa, letxuga, zortzi cherry tomate, maionesa.
PROZEDURA:
Tomateak izan ezik beste barazkiak dadoetan moztu eta maionesarekin nahastu. Plateretan banatu eta luzetara moztutako letxugaz estali. Patatak egosi, zuritu eta zilindro itxurako zatiak egin. Egokiena bihozgabetzeko tresna bat erabiltzea litzateke, baina guraizeak ere erabili ditzakegu. Perretxikoaren zurtoina izango da. Cherry tomateen goialdea moztu, kontu handiz hustu eta patatarekin egindako zurtoinaren gainean jarri. Txotx batekin maionesa motatxoak jarri han hemen, tomatearen gainean.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)