PROZEDURA: (2lagunentzat)
Kalabazin zati bat, berenjena zati bat, azenario bat, bi gari-zainzuri, idiazabal gazta zati bat, erremolatxa egosi bat, Eusko label 100 g haragi txikitu, tipula, hiru koilarakada tomate.
PROZEDURA:
Azal-kentzekoarekin tagliatelle itxurako zati luzeak eta estuak egin barazkiei; zabalegiak irtenez gero labanarekin moztu. Helduak garizainzuria frijitu. Barazkiak ontzi batean sartu, ura, gatza eta olio zorrotada batekin eta mikrouhinean sartu lau minituz 550kw-tan. Kalabazina, errmolatxaren ura duen ontzi batean jarri 2 minutuz mikrouhinean. Típula zartaginean gorritu, eta ostean, Eusko Label haragia txikitua gehitu. Eginda daukagunean tomate saltsa bota eta zartaginean utzi 3 bat minutuz. Errezeta aurkezteko: kalabazina=ilea, veste barazkiak=buruaren forma, gazta=aurpegia, cherry tomate erdia= sudurra, haragia=ahoa, gari-zainzuria=begiak.
2010-04-14
- Fruten jogurta -
OSAGAIAK:
- 2 laranja
- banana bat
- 2 jogurt
- azukrea
- marrubi mermalada
PROZEDURA:
Helduak laranjari goialdea moztu eta umeari, koilara batekin barrukoa husten lagunduko dio. Banana zuritu, eta laranjatik ataratakoa mamiarekin nahastuko dugu dena. Laranja eta bananari lau azukre koilarakada eta jogurta gehitu eta helduak dena batera irabiagailutik pasako du.
Hustutako laranjak nahasketarekin bete eta izozkailuan sartu ordu betez. Zerbitzatu aurretik gainetik marrubi mermelada apur bat bota diezaiokegu.

2010-04-10
- Oilasko eta arto piruletak -
OSAGAIAK: ( bi lagunentzat )
- arto txigotua
- 200 g Eusko Label oilasko izterra
- 100 ml olio
- gustuko dugun edozein saltsa: maionesa, tomatea...
PROZEDURA:
Kalitateko oilaskoari azal kendu eta guraizeekin zatitu. Mokadutxo baten tamainan utziko dutugu. Arto-aleak zapi batean batuko ditugu. Haurrak koilara batekin kolpeak emango dizkio dena txiki txiki eginda utzi arte. Oilaskoari gatza bota eta txikitu berri dugun arto birrinetan ondo igutzi, arto zatitxoak oilaskoan itsatsi arte. Oilaskoa frijitu eta platerera ateratzerakoan paperezko zati bat jarri azpian, hartutako olioa xurgatu dezan. gero txotxak sartu.

- John Brownen barazki tenpurak -
OSAGAIAK: ( bi lagunentzat )
- kalabazin zati bat
- azenario bat
- azalore zati bat
- Eusko Label tomatea
- bi tenpura koilarakada
- sei koilarakada ur hotz
- olioa
- gatza
- egindako tomatea
PROZEDURA:
Barazkiak garbitu, zuritu eta zati luzeetan moztu. Helduak zati luzeak egin ditzake eta haurrak hauek erdibitu. Tenpura eta gatz koilarakada bat ontzi batean jarri. Ur hotza poliki poliki bota eta irabiatzen joan. Tenpuraren ordez irina erabili daiteke. Egindako nahasketan (ez dadida oso sendoa izan) barazkiak ondo busti. 30 segundotan frijitzen utzi eta paperezko zapia duen platerera atera. Egindako tomatea berotu eta plateretan jarri. Barazkiak tomatearen gainean ipiniko ditugu sua pizteko egurra jartzen ariko bagina bezala.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)