ONGI ETORRI FANTASIAZ BETERIKO BLOG HONETARA!!

2010-04-10

- Oilasko eta arto piruletak -

OSAGAIAK: ( bi lagunentzat )
- arto txigotua
- 200 g Eusko Label oilasko izterra
- 100 ml olio
- gustuko dugun edozein saltsa: maionesa, tomatea...

PROZEDURA:
Kalitateko oilaskoari azal kendu eta guraizeekin zatitu. Mokadutxo baten tamainan utziko dutugu. Arto-aleak zapi batean batuko ditugu. Haurrak koilara batekin kolpeak emango dizkio dena txiki txiki eginda utzi arte. Oilaskoari gatza bota eta txikitu berri dugun arto birrinetan ondo igutzi, arto zatitxoak oilaskoan itsatsi arte. Oilaskoa frijitu eta platerera ateratzerakoan paperezko zati bat jarri azpian, hartutako olioa xurgatu dezan. gero txotxak sartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario