ONGI ETORRI FANTASIAZ BETERIKO BLOG HONETARA!!

2010-04-10

- John Brownen barazki tenpurak -

OSAGAIAK: ( bi lagunentzat )
- kalabazin zati bat
- azenario bat
- azalore zati bat
- Eusko Label tomatea
- bi tenpura koilarakada
- sei koilarakada ur hotz
- olioa
- gatza
- egindako tomatea

PROZEDURA:
Barazkiak garbitu, zuritu eta zati luzeetan moztu. Helduak zati luzeak egin ditzake eta haurrak hauek erdibitu. Tenpura eta gatz koilarakada bat ontzi batean jarri. Ur hotza poliki poliki bota eta irabiatzen joan. Tenpuraren ordez irina erabili daiteke. Egindako nahasketan (ez dadida oso sendoa izan) barazkiak ondo busti. 30 segundotan frijitzen utzi eta paperezko zapia duen platerera atera. Egindako tomatea berotu eta plateretan jarri. Barazkiak tomatearen gainean ipiniko ditugu sua pizteko egurra jartzen ariko bagina bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario